Eguberrietako euskal tradizioen inguruko hitzaldia izango da ostiralean Aizarnan

Zestoako Hitza 2018ko abenduaren 10a

Mirari Bereziartua azpeitiarrak eskainiko du solasaldia, 22:00etan Aranburu landetxean.

Tradizioa zer da eta zer ez da? hitzaldia eskainiko du Mirari Bereziartua azpeitiarrak ostiral honetan, abenduak 14, 22:00etan, Aizarnako Aranburu landetxean. Nabarralde fundazioko Urolakoen Napar Zuzterrak taldeko kidea da Bereziartua, eta euskal ikuspuntutik aztertuko du Eguberrien jatorria. Gabonen jatorrizko euskal zentzua izango du hizpide.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide