Ostiral Narratza izenburupean, hainbat kontzertu izango dira Zestoako Gaztetxean

Zestoako Hitza 2018ko abenduaren 5a

Ostiralean, 18:30etik aurrera, ther, Fastcore, Holy Txala, Horzdun Nautic Sludge, Hagendas, NorkZer eta Etengabe HC taldeak izango dira agertokian. Ondoren, DJ Arkaitzen emanaldia izango da.

Zestoako Gaztetxean hainbat kontzertu izango da ostiralean, abenduaren 7an. Ostiral Narratza izenburupean antolatu ditu emanaldiak Gazte Asanbladak, eta 18:30etik aurrera askotariko kontzertuez gozatu ahal izango da bertan. Honako talde hauek igoko dira agertokira: Üther, Fastcore, Holy Txala, Horzdun Nautic Sludge, Hagendas, NorkZer eta Etengabe HC. Horien emanaldien ostean, DJ Arkaitzen saioa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide