Abenduaren 5ean irekiko dute 2019ko Kobaz Koba Trail lasterketarako izen-ematea

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 3a

Bideo bidez jakinarazi dute antolatzaileek lasterketaren data: otsailaren 10a. Ekaingo gizakiaren" abileziak zerrendatzen ditu marrazkiz osatutako bideo laburrak.

Zestoako Kobaz Koba lasterketaren laugarren ediziorako izen-ematea abenduaren 5ean irekiko da. Gaur jakinarazi dute data lasterketaren antolatzaileek: datorren otsailaren 10ean izango da proba. Horretarako marrazkiz osatutako bideo bat egin dute. Bertan, "Ekaingo gizakia" nolakoa zen irudikatu dute, baita bere abileziak zerrendatu ere. Hona hemen 2019ko Kobaz Koba Trail probaren spota: https://www.youtube.com/watch?v=DZXyUik2l0k&feature=youtu.be

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide