Oihana Orbegozo pilotari azpeitiarra gaur finalerdia irabazi ondoren (Emakume Master Cup).
Gaur goizean jokatu dira Emakume Master Cup txapelketako Promozio mailako azkenaurreko norgehiagokak, Amezketako Larrunarri pilotalekuan. Promozio Mailako finalerdietako bat Oihana Orbegozok Naroa Elizalde zubietarraren aurka jokatu du; Elizalderi 18-13 irabazi eta finala jokatzeko aukera lortu du azpeitiarrak.
Promozio Mailako beste finalerdia, berriz, Amaia Aldai dimoztarrak eta Araitz Eizagirre arroarrak jokatu dute gaur. 18-15 egin eta arroarra finaletik kanpo gelditu da. Beraz, finalean Orbegozoren aurkaria Amaia Aldai izango da.
Emakume Master Cupeko finalak Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatuko dira, abenduaren 9an, igandean.