'Eusklabo alaiak' liburuaren aurkezpena, Getarian. (Hitza)
Asisko Urmeneta komikilariak
Eusklabo alaiak liburua aurkeztuko du larunbatean, abenduak 1, 11:45etik 13:00era bitartean, liburutegian. Antzerkia, bertsolaritza eta musika uztartu ohi ditu Urmenetak eta bere taldeak ikuskizunean, Euskal Herriaren parodia eginez eta bertaratzen direnei barre eginaraziz.
Urola Kostako Hitzak ekainean Urmenetari egindako elkarrizketan horrela laburbildu zuen
Eusklabo Alaiak liburua: “Umorearen bidez euskaldunok daukagun sumisioa eta auteoestimu apala nabarmendu nahi izan ditut, eta bestetik bukaera zoriontsu bat eskaini nahi izan dut”.