Izar Arregiren hitzaldia izango da gaur, Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko azaroaren 26a

Izar Arregi.
Ekain guraso elkarteak antolatuta, hitzaldi bat izango da gaur, astelehena, Zestoan. Izar Arregi psikologoa ariko da hizlari lanetan, Diziplina izenburupean. 17:00etan izango da solasaldia, eskolako jangelan, eta guraso guztiak gonbidatu dituzte bertara.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide