Astegunetan itxita izango da Zestoa eta Endoia arteko errepidearen zati bat

Zestoako Hitza 2018ko azaroaren 26a

Asteazkenean hasita, bi astez itxita izango da Baltzola eta Potzualde baserrien arteko bidea. Izan ere, gune horretan luizia izan zen duela hilabete batzuk, eta gunea konpontzeko lanak egingo dituzte bertan.

Zestoa eta Endoia lotzen dituen bidean lur-jauzia izan zen orain dela hilabete batzuk, eta asteazkenean hasiko dituzte gunea konpontzeko lanak. Bi astez ariko dira gune horretan lanean, eta obrak tarteko, goizez nahiz arratsaldez itxita izango da Baltzola baserritik Potzualde baserrira doan bidea. Hain zuzen ere, 08:00etatik 18:00etara itxiko dute bidea astegunetan, eta asteburuetan nahiz jaiegunetan zabalik izango da bidea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide