'Zestoako ur miraritsuak' liburua aurkeztuko du Dionisio Laurobak Portale kulturgunean

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 26a

Asteazkenean aurkeztuko du Laurobak Zestoako bainuetxearen inguruan idatzi duen liburua. Aurkezpena 19:00etan hasiko da.

Dionisio Lauroba zestoarra, idatzi duen 'Zestoako ur miraritsuak’ liburua eskuan duela. (Danbolin.eus) Bainuetxeari buruzko Zestoako ur miraritsuak liburua kaleratu berri du Dionisio Lauroba zestoarrak, eta herrian bertan aurkeztuko du aste honetan bertan. Hain zuzen, asteazkenean, hilak 28, emango du idatzitako liburuaren berri Zestoako Portale kulturgunean. Aurkezpena irekia izango da, eta 19.00etan hasiko da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide