Oihana Orbegozo eta Araitz Eizagirre Emakume Master Cupeko Promozio Mailako finalerdietan izango dira

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 20a

Promozio Mailako finalerdiak abenduaren 2an jokatuko dituzte Amezketan. Eneritz Arrietak, berriz, Lehen Mailako final laurdenak jokatuko ditu asteburuan. Bi mailetako finalak abenduaren 9an izango dira Azkoitian.

Oihana Orbegozo azpeitiar eta Araitz Eizagirre arroar pilotariek Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako Promozio Mailako finalerdietarako txartela eskuratu dute, eta horrenbestez, abenduaren 2an Amezketan neurtuko dituzte indarrak. Orbegozok Naroa Elizalderen aurka jokatuko du partida, eta Eizagirrek Amaia Aldairen kontra. Bi partidetako garaileek jokatuko dute finala.

Orbegozok eta Eizagirrek Lemoan (Bizkaia) lortu zuten txapelketan aurrera egitea. Maddi Unanue azpeitiarraren kontra neurtu zituen indarrak Orbegozok, eta 12 eta 18 irabazita, berak eskuratu zuen finalerdietarako pasea. Naroa Elizalde izan zuen aurkari Eizagirrek, eta 22 eta 21 nagusitu zen arroarra.

Emakume Master Cupeko Lehen Mailako txapelketa ere martxan da, eta lehian jarraitzen du Eneritz Arrieta azkoitiar pilotariak. Zallan jokatuko dituzte final laurdenak asteburuan, eta abenduaren 2an izango dira finalerdiak.

Bi mailetako finalak Azkoitian izango dira abenduaren 9an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide