Itxaropena dantza taldeko kideek ere bat egin dute Euskaraldiarekin. (Itxaropena)
Euskaraldian parte hartuko duten herritarrentzat tailerra izango da datorren larunbatean, azaroaren 17, Zestoan. 11:00etan egingo dute saioa, liburutegian, eta bertan azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herrian egingo duten ariketa sozialaren inguruko azalpenak emango dituzte.
Tailerra bukatzean, txapak jasotzeko aukera izango da; hain zuzen ere, 12:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara jaso ahal izango dira txapak, plazan. Euskaraldiko talde eragileko kideek azaldu dutenez, norbanakoek beste pertsona batzuen txapak ere jaso ahal izango dituzte, beti ere horien izen-abizenak jakinarazita.
Zestoan, gaur-gaurkoz 467 herritarrek eman dute Euskaraldirako izena, baina inskribatu ez denak oraindik ere izango du horretarako aukera: larunbatean txapak jasotzeko jarriko duten mahaian eman ahal izango da izena.