Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nerea Goikoetxeak zuzenduta, bi saiotan egingo dute: 10:30etik 11:15era 2 eta 3 urtekoentzat, eta 1:30etik 12:15era 4 eta 5 urtekoentzat. Bihar itxiko da izena emateko epea.
2 eta 5 urte arteko umeei eta haien gurasoei zuzendutako musika tailerra antolatu du Zestoako Udalak larunbaterako, hilak 17. Nerea Goikoetxea Lasa musikoterapeuta eta musika irakasleak gidatuko du tailerra, Idiazpiko guraso txokoan, eta bi saiotan banatuta emango du tailerra. Horrela, 10:30etik 11:15era 2 eta 3 urteko umeei eta haien gurasoei zuzendutako saioa emango du, eta jarraian etorriko da 4 eta 5 urteko umeentzako eta haien gurasoentzako saioa, 11:30etik 12:15era.
Larunbateko tailerrean parte hartu nahi dutenek 688 684 029 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko. Bihar, asteazkena, itxiko da izen-emate epea.