Gaur zortzi hasiko da Zestoako Mendi Astea, hiru emanaldirekin eta hiru irteerarekin

Zestoako Hitza 2018ko azaroaren 12a

Hilaren 19tik 21era izango dira mendi emanaldiak, Portalen, 20:00etan. Larunbatean eta igandean, hilak 24 eta 25, egingo dituzte irteerak.

Gaur zortzi, azaroaren 19an, hasiko da aurtengo Zestoako Mendi Astea. Sei egunetan banatuta, hiruna mendi emanaldi eta irteera egingo dituzte, Agiro mendi klubak eta udalak elkarlanean antolatuta. Hilaren 19tik 21era izango dira mendi emanaldiak; Portale kultur elkartearen egoitzan egingo dituzte hirurak, 20:00etan hasita. Gurutze Lopetegi eta Pablo Juaristi, Koldo Ruiz eta Mikel Arregi Ertxin izango dira aurtengo gonbidatuak. Horien eskutik, Nepalgo, Andeetako, Zeelanda Berriko eta Patagoniako irudiak ikusteko eta protagonisten bizipenak ezagutzeko parada izango dute Portaleko saioetara joaten direnek. Irteerak eta izen-emateak Astebururako prestatu dituzten irteerei dagokienez, larunbat goizean Granada eta Aizarna lotzen dituen gorputz-bidean txangoa egiteko aukera izango da. Larunbat arratsalderako, berriz, gaztetxoei zuzendutako BTT irteera antolatu dute; eta igande goizean umeentzako mendi ibilaldia, Endoian. Larunbat goizeko eta igandeko irteeretan parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena. Hilaren 22an bukatuko da epea bietarako; Granada-Aizarna txangora joan nahi dutenek Portalen eman behar dute izena, eta Endoiara joan nahi dutenek, berriz, herri eskolan Egitaraua Hona hemen, osorik, 2018ko Zestoako Mendi Astearen egitaraua: Azaroak 19, astelehena
  • Lurrikara eta gero trekina (Nepal). Gurutze Lopetegiren eta Pablo Juaristiren eskutik. 20:00etan, Portalen.
Azaroak 20, asteartea
  • Andeak. Koldo Ruizen eskutik. 20:00etan, Portalen.
Azaroak 21, asteazkena
  • Zeelanda Berria eta Patagonia, hego hemisferioko izotz-guneak. Mikel Arregi Ertxinen eskutik. 20:00etan, Portalen.
Azaroak 24, larunbata
  • Txangoa: Granadatik Aizarnarako gorputz-bidea. Irteera: Gurutzean, 08:00etan.
  • BTT irteera, 12 eta 16 urte bitartekoentzat. Irteera: Gurutzean, 16:00etan.
Azaroak 25, igandea
  • Endoia mendiari itzulia. Umeentzako goiz buelta. Irteera: plazan, 09:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide