Madeleine, Tooth eta Ro taldeen kontzertuak izango dira larunbatean, Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko azaroaren 12a

Ro taldeko musikariak. (Ro) Datorren larunbatean, azaroak 17, hiru kontzertu izango dira Zestoako Gaztetxean. Hain zuzen ere, Madeleine, Tooth eta Ro taldeen kontzertuak izango dira, 22:30ean hasita. Azkoitiko eta Azpeitiko bost musikarik osatzen dute Ro taldea: Gorka Alcalde -gitarra-, Josu Usobiaga -bateria-, Iñigo Gonzalez -gitarra- eta Mikel Iraeta -sintetizatzailea/teklatua- azkoitiarrek, eta Iker Amenabar -baxua- azpeitiarrak. Hona hemen Ro taldearen abesti bat: https://www.youtube.com/watch?v=Nk0AkQs2VBg

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide