Errezilen herriko festak ospatuko dituzte, baina Urola Kostako hainbat auzo eta kaletan ere izango dituzte samartinak asteburuan: Aiako Urdaneta auzoan, Azkoitiko San Martin auzoan, Azpeitiko eta Zestoako Lasaon, Azpeitiko Bustinzuriko Errebalean, Getariako Askizun, Orioko Ortzaikan eta Zarauzko San Martin ermitaren inguruan.
HERRIZ HERRI SAN MARTIN JAIAK
AIA-URDANETA
Azaroak 9, ostirala
- 22:30. Mus Txapelketa Azkarra Indamendi elkartean.
Azaroak 10, larunbata
- 06:00. Diana jo bezain laster oilasko biltzera aterako dira Urdanetako gazteak, Mantxi eta Olano bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
- Eguerdian, goizaldean bildutakoarekin bazkaria Indamendi elkartean.
- Gero, kalejira egingo dute tabernaz taberna.
- 21:00. Auzotar guztien afaria goizean bildutakoarekin.
- Ondoren, erromeria Laja II eta Lutxurdiorekin.
- Gauean, Ximor taberna zabalik izango da parrandan jarraitu nahi dutenentzat.
Azaroak 11, igandea. San Martin Eguna.
- 11:30. Meza nagusia.
- 12:00. Eskuz binakako pilota partiden finala.
- Ondoren, herri-kirol jaialdia. Izeta Eskolako kideen harri jasotzeko erakustaldia.Horrez gain, Xabier Orbegozo eta Luis Txapartegi arituko dira aizkoran. Elizagoien ahizpek girotuko dute saioa.
- Jarraian, pilota txapelketako sari banaketa egingo dute, eta San Martin jaietako afariak zozkatuko dituzte.
- 17:00. Dema. Arroa Beheko Etxetxoren idiek eta Izetako idi pareak 20 minutuko lana egin beharko dute.
- Ondoren, erromeria Elizagoien ahizpekin.
- 23:30. Patata dantza lehiaketa.
- Jarraian, festei bukaera emateko, traka zaratatsua.
GETARIA-ASKIZU
Azaroak 9, ostirala
- 21:30. Mus txapelketa.
Azaroak 10, larunbata
- 21:00. Auzo afaria. Izena emateko 943-14 02 67 telefono zenbakira deitu daiteke. Segidan, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeia.
Azaroak 11, igandea. San Mantin eguna
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen txikiak eta poniak haurrentzat.
- 17:30. Herri kirol jaialdia: Manolo Cañamares eta Oier Cañamares aizkoran eta Josu Urbieta harria jasotzen. Bitartean eta ondoren, Laja eta Narbaiza trikitilariekin erromeria.
- Gauean, erromeria Laja eta Narnaizarekin.
ORIO-ORTZAIKA
Azaroak 9, ostirala
- 21:00. Neska-mutil Ardoko afaria beteranoekin.
- 00:00. Xabi Arostegiren laguntzarekin, auzoko gazteek musikaz alaituko dute gaua.
Azaroak 10, larunbata
- 17:00. Haur jolasak Nikonok-en eskutik eta txokolatada.
- 21:00. Erromeri afaria, karpan. Lizaso-Sarriegi eta Ansorregi-Larrañagarekin.
Azaroak 11, igandea
- 10:30. Meza.
- Ondoren, hamaiketakoa Agin Laburu eta Nerea Elustondo bertsolariekin.
- 17:00. Auzoko bi talderen arteko desafioa, estropada. 18:00etan, herri kiroletan.
- Jarraian, Izer eta Alabierrekin berbena.
Azaroak 16, ostirala
- 22:00. Mus txapelketarako izen-ematea. 22:30ean hasiko da txapelketa.
- 23:00. Bide Batez.
- 02:00. DJ Aros.
Azaroak 17, larunbata
- 05:00. Baratxuri zopa.
- 06:00. Oilasko biltzea.
- 21:00. Oilasko biltzeko afaria, trikitilariekin.
Azaroak 18, igandea
- 12:00. Arrillatarrak aizkoran eta Ostolazaren eskolakoak harri jasotzen.
- 14:00. Bailarako bazkaria, Jagoba eta Maddalen trikitilariek girotuta.
AZPEITIA/ZESTOA-LASAO
Azaroak 9, ostirala
- 20:00. Txupinazoa.
- 20:30. Bertso afaria Andoni Egaña eta Maddalen Arzallus bertsolariekin.
- Ondoren, Hitzeder eta Txibilter trikitilariekin saioa, goizaldeko ordu txikiak arte.
Azaroak 10, larunbata
- 11:30. Auzoko jubilatuentzako hamaiketakoa.
- 13:00. Umeen txupinazoa.
- Ondoren, auzoko umeentzat bazkaria.
- 16:30. Frontoian haurrentzako puzgarriak.
- 17:00. Txokolatada.
Azaroak 11, igandea
- 11:00. Meza nagusia.
- 11:00. Zestoako parrokiko abesbatza.
- 11:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldearen emanaldia.
- 11:30. Lasaoko erraldoien eta buruhandien kalejira.
- 11:30. Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka.
- 11:30. Salda.
AZPEITIA-BUSTINZURIKO ERREBALA
Azaroak 9, ostirala
- 22:oo. Mus Txapelketa, Pikua tabernan.
Azaroak 10, larunbata.
- 13:oo. Zezen txikiak eta poniak.
- 16:3o. Sokamuturra.
- 19:oo. Triki-poteoa.
- 21:oo. Afaria Txokoa jatetxean.
- 23:oo. DJ Josu Rodriguez Pikuan.
AZKOITIA-SAN MARTIN AUZOA
Azaroak 10, larunbata
- 11:00. San Martingo V. Mendi lasterketa.
Azaroak 11, igandea.
- Egun osoan, kanpai hotsak ermitan.
- 11:00-14:00. San Martingo ondaregunea jendearentzat irekita egongo da.
- 12:00. San Martin ermitan meza.
- 13:00. Bisita gidatua egingo dute San Martingo ondaregunean, Juan Bautista Mendizabal gidari dela.
- 16:00-19:00. San Martingo ondaregunea jendearentzat irekita egongo da.
- 17:00. Bisita gidatua San Martingo ondaregunean, Juan Bautista Mendizabal gidari dela.
ZARAUTZ
Azaroak 11, igandea
- Goizean, hamaiketakoa San Martin ermitan.