Kimikarin egitasmoko saio bat. (Zestoako Udala)
Joan den urrian
Kimikarin, zientziarekin jolasean tailerra antolatu zuten Zestoako haurrentzat, eta ikastaroak izan zuen arrakasta ikusita, Arroabean ere antolatu egin dute: hain zuzen ere, azaroaren 21ean, asteazkena, izango dira Kimikarineko kideak bertan. Tailerra 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da, eta 17:00-19:00 bitartean iegingo dute, Arroabeko frontoian. Tailerrean parte hartu nahi dutenek Arroabeko eskola ondoko iragarkien taulan eman beharko dute izena, azaroaren 16a baino lehen.
Kimikarin haurrek eta gazteek zientziarekiko duten ikusmina pizteko egitasmoa da. Proiektua Learning By Doing metodologia finlandiarrean oinarritua dago, eta zientziaren alderdi ulergarriena erakustea eta ikasketen eta dibertsioaren artean loturak sortzea ditu ardatz.