Zestoako jolas parkean eta Gurutzeagako geltokian lanak egingo dituzte

Mailo Oiarzabal 2018ko azaroaren 1a

Gurutzeaga plazako autobus geltokia egokituko dute. (Argazkia: Danbolin) Astelehenetik aurrera herrigunean egingo dituzten lanen berri eman du Zestoako Udalak. Lehendabiziko lanak Uztapide plazan, kiroldegiaren aurre aldean dagoen haurren jolas parkean egingo dituzte. Euri-urak jasotzeko saretak aldatuko dituzte parkean. "Lehen dagoen hormigoizko sareta jarraia kendu eta areka berria egingo da banakako saretekin", azaldu dute. Obrak egingo dituen enpresak "ahal dituen segurtasun neurri guztiak hartuko" dituela zehaztuta, parkean ibiltzen diren haurren gurasoei eta zaintzaileei "arretaz ibiltzea eskertuko" diela dio udalak. Parkeko lanak amaitu ondoren hasiko da udala Gurutzeaga plazako autobus geltoki zaharraren gunea egokitzeko lanekin. "Merkatari elkartearen eskaerari jarraituz" hainbat  aldaketa egingo dute; geltokiko markesinaren paretak botako dituzte eta atzeko berdegunea berrituko dute, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide