Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa antolatu du Zestoako F11 elkarteak

Zestoako Hitza 2018ko urriaren 29a

Zestoako F11 argazki elkarteak oinarrizko argazkilaritza ikastaroa antolatu du datozen asteetarako. Udalaren laguntzarekin prestatu dute ikastaroa, eta bertaratzen direnek, besteak beste, kamera erabiltzen, konposizioa lantzen eta post-edizioa egiten ikasiko dute. Azaroaren 14an izango da aurreneko saioa, baina izena ematen duten herritarrek erabakiko dute hurrengo saioak zein egunetan eta zer ordutan egingo dituzten. Hogei orduko ikastaroa izango da oinarrizko argazkigintzari lotutakoa, eta izena ematen dutenek 50 euro ordaindu beharko dute. Izena zestoa.argazki@gmail.com helbidera mezua idatzita eman daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide