Zestoako Ikasjolas egitasmoan izena eman ahal izango da astelehenean

Zestoako Hitza 2018ko urriaren 25a

Hamabost haurrek eta lau irakasle boluntariok parte hartu dute Zestoako Ikasjolas proiektuan. (Ikasjolas) Ikasleei eskolako lanak euskaraz egiten laguntzeko Ikasjolas proiektua jarri zuen martxan 2017an Caritasek Zestoan, eta ikasturte honetan ere eskainiko dituzte saioak, haurren intregazioa bultzatzeko asmoz. Datorren astelehenean eman ahal izango da saioetarako izena, 17:30etik 18:30era bitartean, zinema zaharrean. Informazio gehiago behar duenak 681 671 796 telefonora deitu dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide