Nerabezaroaz hitz egiteko kafe tertulia egingo dute bihar, Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko urr. 24a, 12:28

Izar Arregi psikologoa. (Ainitze Agirrezabala) Kafe tertulia egingo dute bihar –osteguna– Zestoan, nerabezaroa gaitzat hartuta. Izar Arregi psikologoa ariko da gidari lanetan, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzendutako saioa izango da. Nerabezaroko aldaketek gurasoengan sortzen dituzten kezkez hitz egiteko aukera izango da bertan. Gaztelekuan egingo dute kafe tertulia, Nerabe bat gure bizitzan izenburupean, 18:30ean hasita.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide