Ikor Kotx argazkilariak hitzaldia eskainiko du ostiralean Zestoako Portale kultur elkartean

Urola Kostako Hitza 2018ko urr. 23a, 12:21

Ikor Kotxek hamarkada batzuk badaramatza denboraren tenperatura zero azpitik jartzen. Ibilbide luzean milaka argazki egin ditu, eta azken bost urteetan egindako batzuekin Paotsa! izeneko liburua argitaratu zuen 2017an.

Ikor Kotx argazkilariaren irudi bat. Ikor Kotx bezala ezaguna den Jon Urbe argazkilaria Zestoan izango da ostiralean, Portale kultur elkarteak antolatutako Argazkhizketan. Bertan, bere argazkilari ibilbideaz eta irudiaren inguruan duen zaletasunaz mintzatuko da Urbe , 19:00etan hasita. Ikor Kotxek hamarkada batzuk badaramatza denboraren tenperatura zero azpitik jartzen. Ibilbide luzean milaka argazki egin ditu, eta azken bost urteetan egindako batzuekin Paotsa! izeneko liburua argitaratu zuen 2017an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide