'Herri txiki infernu handi' saioko irudi bat.
Atzo, igandea, eman zuen ETB1ek Zestoan grabatutako
Herri txiki, infernu handi saioa, eta
dagoeneko ikusgai da Interneten. Hainbat herritar elkarrizketatu zituzten Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleek irailaren 11n egindako grabaketetan, besteak beste, Zestoako parrokoa eta Josetxo Mendizabal alkatea, eta herriko hainbat toki ere bisitatu zuten.
Beizaman ere hasi dira
Herri txiki, infernu handi saioa grabatzen, eta ostegunean egingo dute proiekzioaren grabaketa, 20:00etan hasita, frontoian. Saio ekoizten duen Orio Produkzioakek ez du azaldu noiz emango duten telesaioa telebistan.