Irudietan: Ardo dastaketa jendetsua izan dute Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko urriaren 20a

Dozenaka lagun igaro dira gaur eguerdi partean Zestoako Lizenziadonekoa plazatxotik, Laiak dendak antolatutako Zestoako V. Ardo Egunean eskaintzeko zutena dastatzera eta giroaz gozatzera. Zazpi upategitako 17 ardo mota izan dituzte aukeran, eta tragoei laguntzeko pintxo aukera zabala ere bai. Ustekabe txarangoen musikarekin borobildu dute festa giroan joan den ospakizuna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide