Zarauzko Arkamurka Natura Elkarteak XXXIX. Natura Astea antolatu du urriaren 22tik 28ra, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Aurten jorratuko duten gai nagusia belardia izango da. Astelehenetik ostegunera bitartean lau hitzaldi eskainiko dituzte Arkamurkaren egoitzan (Zarautzen, Santa Maria kalea 2-2an). Datorren asteburuan, berriz, perretxikoen sailkatzea eta erakusketak egingo dituzte Merkatu plazan.
XXXIX. Natura Astea
Hitzaldiak
Hitzaldi guztiak Arkamurka Natura Elkartearen egoitzan izango dira (Santa Marina, 2-2). Urriak 22, astelehena- 20:15. Belardietako perretxikoak, Joxepo Teres, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Arkamurka Natura Elkarteko kidearen eskutik, hitzaldia.
- 20:15. Larren bilakaera Euskal Herri atlantiarreko paisaia. Giza jardueraren isla. Aitor Salaberria, ingurumen-kudeaketan adituaren eskutik, hitzaldia.
- 20:15. Belardien polinizazioa. Haizea eta erleak. Martxel Aizpurua, botanikari eta erlezainaren eskutik, hitzaldia
- 20:15. Zein da otsoen kontserbazioaren kostua Euskadin? (gazteleraz). Jorge Etxegarai, ingurumen-zientzietan lizentziatua eta Euskadiko Otso Taldeko kidearen eskutik.
Erakusketak
Urriak 27, larunbata- 11:00-14:00/ 16:30-19:30. Perretxiko sailkatzea, Arkamurka eta Aranzadi elkarteen laguntzarekin, Merkatu plazan.
- 11:00-14:00 / 16:30-19:30. Perretxiko erakusketa, kontsulta-txokoa eta txoko didaktikoa, Merkatu plazako beheko solairuan.
- 11:00-14:00 / 16:30-19:30. Zarauzko inguru naturala, Merkatuko lehen solairuan.