Urkomek landa lurren inguruan egindako azterketa aurkeztuko du urriaren 23an, Zestoan

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 19a

Urkomek hainbat bilera egin du landa lurretako bizilagunekin azterketa osatzeko

rola Kostako Landa Garapeneko Urkome elkarteak landa lurren inguruko azterketa bat osatu du, eta hori aurkeztuko du urriaren 23an Zestoako Bainuetxean. 19:00etan hasiko da aurkezpen ekitaldia.
Zestoako Udaleko Ingurumen Batzordeak jakinarazi duenez,  joan den maiatzetik uztailera bitartean landa lurreko biztanleekin hainbat bilera egin du Urkomek. Batzar horietan lurrarekin lotutako hainbat gai jorratu dute. Horri lotuta, Zestoako udalerriko lehen sektorean egoeraren diagnosi bat osatu dute, eta baita horri dagokion ekintza plana ere. Urriaren 23an Zestoako Bainuetxean egingo duten aurkezpen ekitaldian azterketaren emaitzen berri emango du Urkomek, hausnarketarako bidea zabalduz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide