'Emakume guneak Zestoan' bisita-solasaldiak egingo dituzte, herriko ondarea ezagutzeko

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 17a

Emakumea protagonista den hainbat leku oinarri hartuta, herriko ondarea ezagutzeko Emakume guneak Zestoan bisita-solasaldiak antolatu ditu Zestoako Udalak. Datozen bi larunbatetan egingo dituzte bisitak, Amaiur Aristi eta Nerea Odriozolaren eskutik. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu dute egitasmoa, jardunaldien aurtengo gaia Ondarea, Emakumeen Emaria baita. Hilaren 20an eta 27an, Foru plazan hasiko dute ibilbidea, 11:00etan. Aristi eta Odriozola Kazetaritzan lizentziadunak dira, bata Antropologian gaietan aditua da, eta beste, berriz, Historia Garaikidean. Emakumeek Zestoaren historian izan duen rolaz hausnartuko dute biek ibilbidean zehar, eta hainbat azalpen egingo dute Pio Baroja plazan, Kaleokerran, Laranjadi plazan, Portaleko atarian, Alonderoko aldapan edota Lauiturrietako garbitokian egingo dituzten geldialdietan. Horrez gain, Ekainberri-Arazik beste bisitaldi batzuk ere antolatu ditu astebururako. Ostiralean, hilaren 19an, Danbolinzuloko haitzuloan barrena bisita egingo dute, 15:00etan; hurrengo egunean, berriz, Lilitarren Ohorea izenpean egingo dute bisitaldia, 16:30ean eta 17:00etan. Bi irteerak Ekainberriko bulegotik hasiko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide