Irailean grabatu zuten
Herri txiki, infernu handi saioa Zestoan, eta igande honetan emango dute ETB1en, 22:00etan hasita. Hainbat herritar elkarrizketatu zituzten Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleek irailaren 11n egindako grabaketetan, besteak beste, Zestoako parrokoa, eta herriko hainbat toki ere bisitatu zuten. Proiekzioa, berriz, handik egun batzuetara grabatu zuten Bainuetxean, eta igandean ikusi ahal izango da saio guztia telebistan.
Beizaman ere hasi dira
Herri txiki, infernu handi saioa grabatzen, eta datorren urriaren 25ean, ostegunez, egingo dute proiekzioaren grabaketa, 20:00etan hasita, frontoian. Saio ekoizten duen Orio Produkzioakek ez du azaldu noiz emango duten saioa telebistan.