Ekain guraso elkarteak batzar orokorra egingo du ostegunean

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 15a

Zestoako Ekain guraso elkarteak batzar orokorra egingo du datorren ostegunean, hilaren 18an. Besteak beste, elkartearen egoera ekonomikoa, talde berria eta ikasturtean zehar egingo dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte bileran, eta kide guztiei dei egin die hara bertaratu daitezen. 18:00etan hasiko da bilera, eskolako jangelan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide