Bertan behera utzi dute iganderako iragarrita zegoen Arroa Bira

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 11

Eguraldi kaxkarra dago iragarrita iganderako, eta hori dela eta irteera atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Data berria jakitean emango dute horren berri.

Arroa Biran parte hartu duten herritarrak. (Arroabeko Festa Batzordea) Eguraldi txarra iragarri dutenez, bertan behera utzi dute Arroabea inguruak ezagutzeko igandean, hilak 14, egitekoak ziren Arroa Bira irteera. Antolatzaileek oraingoz ez dute beste datarik zehaztu txangoa egiteko, baina zehaztutakoan jakinaraziko dutela aurreratu dute. Azken urteetan egin bezala, aurtengorako ere bi ibilbide zituzten prestatuta. Luzea, 14 kilometrokoa; eta laburra, 5’7 kilometrokoa. Bide luzeak honako ibilbidea zuen: Arroako plaza, Mardu, Urain gaina, Olaberri, Arroa Goia, Ibañerrieta, San Lorente, Agote eta Arroabea. Bide laburrak, aldiz, honako hau: Arroako plazan, San Lorente, Agote eta Arroa Behea. Ibilaldia bukatutakoan, bidegorriaren aldeko elkarretaratzea egitekoak ziren tren geltoki zaharraren parean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide