2017ko Trikigiro jaialdiko irudia. (Maialen Etxaniz)
Aurtengo Trikigiro jaialdiak badu data: urriaren 19a. Egun horretan, Azpeitian elkartuko dira Urola Erdiko trikitilariak eta pandero jotzaileak, beren zaletasunaz elkarrekin gozatzeko. Duela hiru urte, 2015ean, antolatu zuten aurreneko Trikigiro jaialdia Azpeitian, trikitiaren inguruko transmisioari butzada emateko asmoz. Dagoeneko hitzordua antolatzen duten laugarren aldia da, eta azken urteetan antolatutako egitarauak izandako arrakasta ikusita, antzeko egitaraua prestatu dute aurtengorako.
19:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean elkartuko dira eskualdeko trikitilariak, eta musikari gaztetxoenek saioa eskainiko dute ordu horretan. Ondoren, 20:00etan, kalejira egingo dute guztiek Azpeitiko kaleetan barrena, eta herria zeharkatu ondoren, 21:00etan, Sanagustin kulturgunean afalduko dute. Afalostean erromeria egingo dute, 23:00etan, eta honako trikitilari hauek parte hartuko dute:
- Beñat Landa, Eneko Arbeo, Attola gaztea eta Imanol Antxitte.
- Jone Uria eta Julene Otegi.
- Maria, Naiara, Eneritz eta Landaberri.
- Martittetarrak.
- Naiara Mantzizidor, Oleaga ahizpak eta Jurgi Ituarte.
- Lurdes Alkorta, Eider Tolosa eta Lierni Tolosa.
Edonork har dezake pare kalejiran eta nahi duen oro bertara daiteke afaltzera. Afarira joan nahi dutenek, aurrez egin behar dute erreserba Sanagustin kulturgunean edo 943-10 52 20 telefono zenbakira deituta. Izen-ematea hamabost euro ordaindu beharko da.
Hona hemen iazko Trikigiro jaialdiko bideoa:
https://youtu.be/0UZHa2_WbCY