Zestoako Agiro taldeak ibilaldia antolatu du Kilometroak 2018ra joateko

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 5a

Etzi, igandea, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia ospatuko dute Urretxu eta Zumarraga artean, eta hara joateko ibilaldia antolatu du Zestoako Agiro mendi taldeak. Oinez joango dira Zumarragara, 07:30ean Gurutzetik abiatuta. Interesa dutenek kiroldegian eman behar dute izena, eta horretarako azken eguna gaur izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide