Arroa Biran parte hartu duten herritarrak. (Arroabeko Festa Batzordea)
Urteroko legez, Arroabeko bizilagunek aurtengorako ere antolatu dute Arroa Bira irteera. Urriaren 14an, igandea, egingo dute txangoa, 09:00etan hasita. Bi ibilbide egin ahal izango dituzte herritarrek: luzea, 14 kilometrokoa; eta laburra, 5'7 kilometrokoa. Bide luzeak honako ibilbidea izango du: Arroako plaza, Mardu, Urain gaina, Olaberri, Arroa Goia, Ibañerrieta, San Lorente, Agote eta Arroabea. Bide laburrak, aldiz, honako ibilbidea izango du: Arroako plazan, San Lorente, Agote eta Arroa Behea.
Ibilaldia bukatutakoan, bidegorriaren aldeko elkarretaratzea egingo dute tren geltoki zaharraren parean, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute Ederki elkartean. Ibilaldira joaten direnek Arroabea eta inguruak ezagutzeko parada izango dute.