Mario Onaindia Saria emango diote Jesus Egigureni larunbatean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2018ko urr. 3a, 16:39

Mario Onaindia Fundazioak sarituko du, Onaindiaren oroimenezko ekitaldien XV. edizioan. Egigurenek urteetan egindako ibilbide politikoagatik jasoko du aitortza.

Abuztuan izan zen Mario Onaindiaren heriotzaren XV. urteurrena, eta Zarauzko Ezkertokik Onaindiaren oroimenezko ekitaldiak egingo ditu asteburuan. Mario Onaindia Fundazioa antolatutako ekitaldietan, Mario Onaindia Saria emango diote Jesus Egiguren (Aizarna, Zestoa, 1954) PSE-EEko agintari ohiari, hark urteetan egin duen ibilbide politikoa aitortzeko. Ekitaldiak urriaren 5ean eta 6an izango dira Zarautzen, Zazpi kultur aretoan. Egitaraua: Urriak 5, ostirala:
  • 19:30. Ganar el futuro hitzaldia, Joaquin Almuniaren eskutik. Arantza Mendizabalek egingo du aurkezpena.
Urriak 6, larunbata:
  • 12:00. Mario Onaindia Saria emango diote Jesus Egigureni (PSE-EEko presidentea izandakoa).
  • Ondoren, Idoia Mendiak (PSEko idazkari nagusiak) hitzaldia emango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide