Lau lagun zauritu dira Iraetan, bi autok izan duten istripuan

Zestoako Hitza 2018ko urriaren 2a

Bi autoren arteko istripua izan da gaur eguerdian, 14:25ak aldean, GI-631 errepidean, Iraeta parean. Bi autok aurrez aurre jo dute, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, lau lagun zauritu dira ezbeharrean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira gertaeraren tokira, eta laurak Donostia Ospitalera eraman dituzte. Errepidea itxi dute, eta auto ilara luzeak sortu dira, baina dagoeneko bere onera itzuli da zirkulazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide