Ikasjolas proiektuaren berri emateko bilera egingo dute Zestoan

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 1a

Asteazkenean, urriaren 3an, elkartuko dira, Portalen. Informazioa emateaz gain, proiektuan parte hartzen hasteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.

Ikasleei eskolako lanak euskaraz egiten laguntzeko Ikasjolas proiektua hasi zuen iaz Caritasek Zestoan, eta hasi berri den ikastuartean egitasmoak jarrai dezan, bilera antolatu dute asteazkenerako. 18:00etan elkartuko dira, Portalen, eta bertaratzen direnei proiektuaren nondik norakoak azalduko dizkiete. Era berean, Ikasjolasen parte hartzen hasteko aukera ere izango dute interesa duten herritarrek, eta boluntario gisa lan egin nahi dutenentzako honako telefono zenbakia zabaldu dute, arduradurekin harremanetan jar daitezen: 681 671 796.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide