Euskaraldiak hartuko du ostiraleko pintxo-potea Arroabean

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 1a

Arroabeko bizilagunak ere hasi dira Euskaraldia egitasmoa sustatzen. Ostiralean, esaterako, ekimenean izena emateko aukera izango da 19:00etatik aurrera, plazan jarriko duten mahaian. Gainera, pintxo-potea trikitiarekin eta euskal kantuekin lagunduta egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide