Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den hilaren 25ean bete ziren 33 urte GALek Xabin Etxaide zestoarra eta beste lau euskal herritar hil zituela, Baionako Monbar hoteleko atentatuan. Urteroko legez, Etxaide gogoan izan dute jaioterrian data horren bueltan, eta gaur egin diote omenaldia, hainbat ekitaldirekin. Etxaideri eskainitako monolitoan haren senide eta lagunek eguerdi partean egin dutena izan da hitzordu nagusia; lore eskaintzarekin, bertsoekin, musikarekin eta dantzekin. Kalejiran iritsi dira Estazio zaharraren ondoko monolitora omenaldian parte hartu duten herritarrak. Aurrez, goizean, Ertxinera igo eta hamaiketakoa egin du han herritar talde batek, Etxaideren omenez.
Xabin Etxaide gogoratzeko ekitaldietan hartutako irudiak dira honakoak: