Eskola Kiroleko denboraldi berriaz informatzeko, bilera egingo du Ekain guraso elkarteak

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 28a

Zestoan urriaren 6an hasiko dute 2018-2019 Eskola Kiroleko denboraldia, eta horren harira, Ekain guraso elkarteak bilera deitu du urriaren 1erako, astelehena. Eskola Kirolean izena eman duten ikasleen gurasoei zuzendu diete bilera, eta 16:45ean elkartuko dira, ikastetxeko jangelan. Bileraren lehenengo hamabost minututan, Kirolez Josta egitasmoaren berri emango dute, eta adierazi dute han izena eman nahi dutenek oraindik badutela horretarako aukera. Era berean, adierazi dute Eskola Kiroleko kamisetak saltzen jarriko dituztela urriaren 2an eta 4an, 17:00etatik 18:30era, Kultur Etxeko atarian. Hamar eurotan erosi ahal izango dira elastikoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide