Jendetza izan da Portalen, 'Cubanas. Mujeres en revolucion' dokumentalaren emanaldian

Zestoako Hitza 2018ko irailaren 28a

Leporaino bete zen Portale. Kubako emakume iraultzaileen bizipenak ardatz dituen Cubanas. Mujeres en Revolucion dokumentala eskaini zuten atzo Zestoako Portale kultur elkartean. Leporaino bete zen elkarteko emanaldiaren gunea, eta saioaren antolatzaileen arabera, bertaratutako lagunak "oso gustura" egon ziren emanaldian. Zestoako Gazte Asanbladak, Txoko Feministak eta Portalek antolatu dute hitzordua. Resumen Latinoamericano aldizkariak ekoiztutako eta Maria Torrellas kazetariak zuzendutako ikus-entzunezkoa da lana, eta emakumeek Kubako iraultzatik gaur arte gizartean jokatu duten rola aztertzen du. Hain zuzen, gizarteko hainbat arlotan –lan arloan, kulturan, familian, politikan, gerrillan– emakumeek izandako papera aztertzen du Torrellasek zuzendutako lanak, "emakume errebeldeen" bizipenetatik eta testigantzetatik abiatuta. Era berean, ikus-entzunezkoaren ekoizleen hitzetan, dokumentalak erakutsi nahi du "AEBn errotutako sistema kapitalista hurbil izanda ere" , Kubako emakumeek eta gizonek "elkartasunean oinarritutako beste gizarte eredu bat" eraikitzen jarraitzen dutela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide