Dendari ugari elkartu da Azpeitian erretiroaren eta eskualdatzeen gaineko lehen jardunaldian

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 27a

Gaurko jardunaldiaren irudi bat. (Iraurgi Berritzen) Azpeitiko Sindikatu Zaharreko gela nagusiak betekada hartu du gaur bazkalondoan, Urola Erdiko Merkataritza Mahaiak erretiroaren eta eskualdatzeen gainean antolatu dituen bi jardunaldietako lehen saioan. Dendari ugarik erantzun dio merkatarien erretiroa hizpide izan duen lehen hitzaldiari. Bigarren saioa urri amaieran izango dela aurreratu dute, baina zehazteko dute eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide