Xabin Etxaideren hilketaren urteurrena dela eta, omenaldia egingo diote larunbatean

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 25a

Xabin Etxaideren monolitoa. (Eider Bereziartua) 1985eko irailaren 25ean, GALek Xabin Etxaide zestoarra eta beste lau euskal herritar hil zituen, Baionako Monbar hotelean egindako atentatuan. Urtero bezala, hilketaren urteurrena dela eta, Etxaide omentzeko ekitaldiak antolatu dituzte. Aurten, hilketaren 33. urteurrena beteko da, eta larunbatean, irailak 29, egingo diote omenaldia. 09:00etan, mendi irteera egingo dute Ertxinara, eta 13:00etan, Etxaideren omenezko monolitora  joango dira kalejiran. Bertan, omenaldia egingo diote.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide