Mendi Tour jaialdia Endoiara iritsiko da urriaren 5ean

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 25a

Azken urteotan Bilbao Mendi Film Festibalean eskainitako hiru film eta mushing erakusketa antolatu dituzte egun horretarako. Endoiako elizan izango da hitzordua, eta sarrera doakoa izango da.

Mendigoizaleei zuzenduta, Mendi Tour jaialdia iritsiko da Endoiara urriaren 5ean, eta berarekin, azken urteotan Bilbao Mendi Film Festibalean eskainitako film onenetariko batzuk. Guztira, hiru film eskainiko dituzte saio bakarrean. Ikus-entzunezkoen emanaldiaz gain, mushing erakusketa ere antolalatu dute Mendi Tour jaialdiaren barruan, eta horrek irekiko du egitaraua. Mushing erakusketa 18:30ean hasiko da, eta Itoitz Armendariz eta Eneko Agirrek gidatuko dute saioa. Hitzordura bertaratzen diren lagunei mokadutxoa eskainiko diete antolatzaileek. Ondoren, 19:30ean hasiko da filmen proiekzioa Endoiako elizan. Sarrera doakoa izango da. Honako hauek dira ikusgai izango diren ikus-entzunezkoak: Aurrera, Expedition Mongolie en Traineau 2003 eta The Great Alone.  Mikel Irure Zestoako Agiro mendi elkarteko kidea Expedition Mongolie en Traineau 2003  filmaren emanaldian izango da gonbidatu bezala. Espedizio horretan parte hartu zuen Irurek. Zestoarra ez da izango gonbidatu bakarra. Izan ere, Aurrera filmeko protagonista den Irene Sarrionandia mendi korrikalaria ere Endoiako Menti Tour jaialdian izango da, bere bizipenak elkarbanatzeko pronto.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide