Kubako emakume iraultzaileen bizipenak ardatz dituen
Cubanas. Mujeres en Revolucion dokumentala eskainiko dute bihar Zestoako Portale kultur etxean, 18:00etan hasita.
Resumen Latinoamericano aldizkariak ekoiztutako eta Maria Torrellas kazetariak zuzendutako ikus-entzunezkoa da
Cubanas. Mujeres en revolucion, eta emakumeek Kubako iraultzatik gaur arte gizartean jokatu duten rola aztertzen du. Hain zuzen, gizarteko hainbat arlotan –lan arloan, kulturan, familian, politikan, gerrillan– emakumeek izandako papera aztertzen du Torrellasek zuzendutako lanak, "emakume errebeldeen" bizipenetatik eta testigantzetatik abiatuta. Era berean, ikus-entzunezkoaren ekoizleen hitzetan, dokumentalak erakutsi nahi du "AEBn errotutako sistema kapitalista hurbil izanda ere" , Kubako emakumeek eta gizonek "elkartasunean oinarritutako beste gizarte eredu bat" eraikitzen jarraitzen dutela.
Zestoako Gazte Asanbladak, Txoko Feministak eta Portalek antolatu dute hitzordua, elkarlanean. Hona hemen dokumentalaren trailerra:
https://youtu.be/feZfKvw0Yys