Sari banaketaren ondoren atera zuten pankarta, udalaren jarrera salatuz. (Danbolin)
IX. Gazteen pilota txapelketako finalak jokatu zituzten atzo, igandea, goizean, Zestoako pilotaleku zaharrean. Guztira, bost partida jokatu zituzten, eta Ekain Azkue (kimuen maila), Joanes Azkue (infantil bigarren maila), Mattin Eizagirre (infantil lehen maila), Araitz Eizagirre (nesken maila) pilotariek eta Aimar Egigurenek eta Oier Alonsok (kimuen maila) osatutako bikoteak izan ziren garaile.
Hasiera batean irailaren 5ean jokatu behar bazituzten ere, eguraldi txarra medio atzora arte atzeratu zituzten txapelketa finalak. 11:00etan hasi ziren norgehiagokak, eta partida guztiak amaitu eta sari banaketa egin zutenean, txapelketaren antolatzaile Zestoako Pilota Elkarteak pankarta atera zuen,
Hitza bete, frontoia orain lelopean. Izan ere, elkarteak joan den astean adierazi zuenenez, udalak ez ditu kiroldegiko obrak amaitzeko
aurreikusitako epeak bete, eta horrek hainbat eragozten eragiten diela salatu zuen.
IX. Gazteen pilota txapelketako finaleko argazki gehiago
Danbolin.eus atarian ikus daitezke.