Alex Txikonek Aizarnako Kultur Etxean eskaini zuen solasaldia.
Hitzordu berezia izan zuten atzo, ostirala, Aizarnan. Izan ere, Beñat-Benantxio ibilaldiaren bezperan, solasaldia eskaini zuen Alex Txikon alpinistak eta aizkolariak Aizarnako Kultur Etxean, eta jende ugari bertaratu zen haren esperientziak entzutera. Txikonek hizpide izan zituen bere kirol ibilbidea nahiz azken urteetako espedizio eta erronkak. Bisitatutako hainbat txokotan ateratako diapositibekin borobildu zuen hitzaldia bizkaiarrak.