Igandean jokatuko dituzte Zestoako gazteen udako txapelketako finalak

Zestoako Hitza 2018ko irailaren 20a

Joan den irailaren 5ean ziren jokatzekoak Zestoako gazteen udako pilota txapelketako finalak, baina eguraldi txarragatik, bertan behera gelditu ziren. Zestoako Pilota Elkarteak jakinarazi duenez, igande honetan, irailak 23, jokatuko dira partida horiek. 11:00etan hasiko dira finalak, eta Pilota Elkarteak frontoi zaharrera gonbidatu ditu herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide