Alex Txikonek hitzaldia emango du ostiralean Aizarnan

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 19a

Alex Txikonek Aizarnako Kultur Etxean eskaini zuen solasaldia. Alex Txikon alpinistak eta aizkolariak hitzaldia emango du ostiralean, hilaren 21ean, Zestoako Aizarna auzoan. Bere kirol ibilbidea eta azken urteetako espedizioak izango ditu hizpide mendizale bizkaiarrak, eta diapositibekin uztartuko du solasaldia. 21:00etan hasiko da saioa, Aizarnako Kultur Etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide