Azkoitia Lagunkoiaren bilera bat.
Udako etenaldiaren ostean, ohiko bilerak egingo dituzte Azkoitia Lagunkoiak eta Zestoa Lagunkoiak aste honetan. Zestoan, bihar, asteartea, egingo dute bilkura, 18:00etan, udaletxeko bigarren solairuan. Azkoitian, berriz, asteazkenean bilduko dira. Ohi bezala, Elkargunean izango da hitzordua, 18:00etan. Besteak beste, Azkoitia lagunkoiagoa egiteko landu duten diagnostikoa gainbegiratuko dute, hainbat ekintza proposatuz.