Azkoitiko baratze parkea. (Ekogunea)
Baratzeak negurako prestatzeko tailerra eskainiko du Kutxa Ekoguneak Azkoitiko eta Iraetako baratze parkeetan. Azkoitiko saioa gaur, astelehena, eskainiko dute, 18:00etatik aurrera hasita. Iraetako saioa, aldiz, irailaren 21ean izango da, 17:30ean hasita.
Neguan baratzean sar daitezkeen barazkiak zeintzuk diren ikasiko dute ikastarora gerturatzen direnek, neguan ere gure barazkiekin entsaladak prestatzen jarraitzeko". Edonork har dezake parte ikastaroan, baita baratze parkeko erabiltzaileak ez diren herritarrek ere, eta doakoa izango da. Tailerraz gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da, eta bertan baratzen inguruko aholkularitza zerbitzua eta plantel eta hazi ekologikoak izango dira, besteak beste.