Joan den asteko grabaketako irudi bat. (Orio Produkzioak)
ETB1eko Herri txiki infernu handi saioa grabatu zuten joan den astean Zestoan, eta ostegunean, irailak 20, saio horren proiekzioa egingo dute Zestoako Bainuetxean. 20:00etan hasiko da ekitaldia, eta bertan izango dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak nahiz Xebastian Lizaso bertsolaria.