Jon Agirre zestoarra eta Oier Ibarguren azpeitiarra.
Herenegun amaitu zen 23 urtez azpikoen mailan jokatu duten Volta a Portugal do Futuro lasterketa, besteak beste, Baque Ideus BH taldeko Jon Agirre zestoarra eta Oier Ibarguren azpeitiarra lehiatu dira han. Bost egunetan sei etapa jokatu dituzte, eta eskualdeko txirrindulariek sailkapen orokorreko podiumean sailkatzerik lortu ez badute ere, lehen hamar postuetan amaitu dute itzulia. Jon Agirre Arroabeko auzotarrak, esaterako, laugarren postuan amaitu zuen etapa nagusia, eta sailkapen orokorrean ere postu bera lortu du, Venceslau Fernandes (Liberty Seguros), Tiago Antunes (Aldro Team) eta Hugo Nunesen (Miranda-Mortaua) atzetik.
Ibargurenek, berriz, ezin hobeto hasi zuen 23 urtez azpikoen mailan Portugalen egiten den lasterketa nagusia, azpeitiarrak, hilaren 5ean,
lehenengo etapa irabazi baitzuen. Bigarren etapan, ordea, galdu egin zuen lidearren mailota, eta azkenean, sailkapen orokorraren hamargarren postuan amaitu du lasterketa.